Hirikilabs Furniture v1.0

2013 urtean zehar eraikitze saioak gauzatu ziren Hirikilabsek Donostiako suhiltzaileen aintzinako egoitzan zuen lehen espazioan. Tabakalerako kultura digitala eta teknologia lantzen dituen laborategi hiritarra den Hirikilabs gunean erabiltzen diren altzarien jaiotzea izan zen Arquimañak koordinatutako saio hauen emaitza.

Altzarien diseinua garatzeko, lantegi eta elkarretaratzeak gertatzen diren nahiz tresna tradizional eta fabrikazio digitalarekin lan egiten den laborategi espazio batek dituen erabilera eta tipologiak aztertu ziren. Bilatzen zen emaitza malgua, modularra, espazioko tresnetara moldatzen zena eta erreprodukzio errezekoa zen.

Bederatzi lan saio egin eta gero, geometria formetan inspiratutako aulki, mahai eta lanerako-mahai berezi hauek izan ziren emaitza.

Kredituak:

Hirikilabs Furniture v1.0 proiektuaren diseinuak 2013ko udazkenean zehar Tabakalera eta DSS2016k ekoiztutako Hirikilabs sormen lantegietako emaitza dira. Hauen autoretza kolektiboa da, diseinu lan-taldearen partaideak hurrengo hauek izan zirelarik:

Raquel Ares eta Iñaki Albisturrek (Arquimaña) gidatutako altzari sorkuntzarako diseinu taldea.
Garapen taldea: Andoni Pombo, Joseba Egia, Ana Ortiz, Silvia Vaqueriza, Maider Alfonso
Lantegiko partaideak: Ander Barandiaran, Amaia Prieto, (lantegiko gainontzeko partaideak)
Koordinazioa: Josean Llorente eta Naia Querejeta

Lizentzia:

Altzarien elementu guztiak Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International lizentziapean izan dira kaleratuak, hau da, lan honen eratorriak sortzeko libre zara lizentzia berdinarekin elkarbanatzen duzun bitartean eta honen autoreen lana egotziaz.

Lan honen nahiz lan eratorrien merkataritzara zuzendutako edozein erabilera debekatua dago.

cc-by-nc-sa_euro_icon-svg

Materialak

  • Makal ijezketa (edo antzeko egurra) 25mm
  • PLA / ABS 3D inprimaziorako

Tresnak

  • Taula standard baterako(244x122cm) edukiera duen CNC fresatzailea
  • 3D Inprimatzailea

0 comments on “Hirikilabs Furniture v1.0Add yours →

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *