Open Inmersion Thermal Circulator (OITC)

 

Bertsio libreko, domestikoa eta birziklatua den tenperatura baxuko sukalderako gailua da Open Inmersion Thermal Circulator gailua (OITC). Kuriositate pixkat duen edonorri profesional mailako sukalde tresna aurreratu bat sortzeko aukera emango dion eta eskuratzeko errezak diren oinarrizko elementuekin eginiko gailua da. Immersion Thermal Circulator edo ITC bat 5º eta 100º C arteko tenperatura iraunkor bat sortzea ahalbidetzen duen termostato bat da oinarrian, “baño maria” moduan sukaldatzea bezala alegia. Oso zehatza da: ontziko tenperatura homogeneoa da ura mugitzen duten helizeen esker eta honek elikagaien egoste kontrolatua bermatzen du. Sukaldatze teknika honek hutsean eginiko (sous vide) eta tenperatura baxuko sukaldea bateratzen ditu elikagaien egitura naturala erabat errespetatuz. Oxidazio prozesuen gabezia, alde batetik, eta elikagai hauek bere zukuetan sukaldatzea, bestetik, dira horrela izatearen arrazoiak.

Produktuaren tratamendua ia honen kalitatea bezain garrantzitsua den sukaldearen industria batean, chef eta jatetxe ezberdinek garatu ditzaketen tresna eta tekniketan oinarritzen dira berrikuntza elementu nagusiak. Gaur egun, hauetako tresna batzuk chef eta hauen taldeengatik izaten dira sortuak eta garatuak, Inmersion Thermal Circulator orijinalarekin gertatu zen bezala. Sukaldarien artean gaur egun ospe eta hedapen gehien duen ITCa Joan Rocak, El Celler de Can Roca jatetxeko chefak, eta Narcís Canerrek, La Fonda Caner jatetxeko chefak, garatutako Roner markako gailua da. Profesional askoren errezeten kalitatea hobetzea ahalbideratu duen tresna batean bihurtu da, asko direlarik gailu hau haien eskuetan duten jatetxeak. 1500€ da gaur egun ezaugarri hauk dituen gailu batek duen prezioa, nahiz eta bertsio domestikoak hedatzen hasi diren azkenaldian. Adibidez, Kickstarter proiektuaren bitartez, koste merkeagoa duten antzeko erantzunak aurki daitezke.

Open Thermal Circulator proiektua Hirikilabs-Plazako Proiektu Irekien 5. Deialdian izan zen aurkeztua pasa den 2016 urteko Otsailean Andoni Munduaterengatik eta beste bederatzi proiektuekin batera izan zen aukeratua. Hautatutako beste proiektu hauen artean mikronegutegi baten garapena, rover robot baten garapena, zarataren neurketa semaforo baten sorkuntza edo gorputzaren organo ezberdinen 3D inprimatzearen ikerketa zeuden. Aurkezpenen ondoren prozesua zuzendu zuten 4 pertsonengatik osatutako talde iraunkor bat osatu zen Hirikilabs taldeko nahiz Plazako beste pertsona puntualek ere parte hartu zutelarik.

 

Egileak:

Jon Aldalur, Javier Garrido, Andoni Munduate,  Bitoren Pamiés eta Hirikilabs Plazako partehartzaileak.

Haserako kontzeptua:

Hirikilabs-Plazako Proiektu Irekien 5. Deialdira aurkeztutako proiektua

• Termostato kontrola PID [3] http://goo.gl/ohpYY1

• Erresistentzia (x2) [7] https://goo.gl/90OAHc

• Entxufe emea

• 600 eta 800 rpm arteko motorra [9]

• Transformatzailea 220v-12v. [8]

• LED argia,  erresistentzia martxan dagoela jakiteko

• Argia duen hedatzaile bipolarra [4]

• Errelea

• Erresistentziarentzako kaiola babeslea [10] http://goo.gl/hazpY1

• 3D moduan inprimatutako atalak

• UI Karkasa [1]

0 comments on “Open Inmersion Thermal Circulator (OITC)Add yours →

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *